Itxi

Beste kirolak

Eskia

Santacanak hiru domina lortuta amaitu du Tarvisioko Munduko Txapelketa

Erredakzioa

eskiatzaile donostiarrak eta Miguel Galindo bere gidak zilarrezko dominak lortu ditu eslalon berezian eta jaitsieran; brontzezkoa eskuratu du eslalon erraldoian.

  • Jon Santacana. Argazkia: EFE

    Jon Santacana. Argazkia: EFE

Jon Santacana eskiatzaile donostiarrak eta bere gida den Miguel Galindok hiru domina lortu dituzte Tarvisioko (Italia) eski paralinpikoko Munduko Txapelketan. Zilarrezko dominak lortu ditu eslalon berezian eta jaitsieran; brontzezko domina, eslalon erraldoian.

Jokatu duten azken proba eslalon erraldoian izan da, eta bigarren postua eskuratu dute, 2015eko Munduko Txapelketan lortutako brontzezko domina hobetuta. Txapelduna Mac Marcoux (1'23"76) izan da, eta Jakub Krako (1'29"60) eslovakiarra, hirugarren.

Tarvisioko Munduko Txapelketan 25 herialdetatik joandako 130 eskiatzailek hartu dute parte.