Itxi

Beste kirolak

Plentzian

Bilboko igeriketa zeharkaldia, larunbatean

K.I.

Erredakzioa

Asteazkenean itxi zen izen ematea, partaidetza ikaragarria lortu dutelarik: 400 igerilari bilduko dira irteeran.

Estatu mailako bigarren zaharrena da Bilboko igeriketa proba hau, Barcelonako portukoaren ondoren. Larunbatean 71. ekitaldia beteko du Bilboko Club Deportivok antolatzen duen hau.

Asteazkenean itxi zen izen ematea, partaidetza ikaragarria lortu dutelarik: 400 igerilari bilduko dira irteeran. Plentziako hondartzan hasiko dira, Astondora joan, eta gero portura, 2100 metroko ibilbidea osatuz. Gazteen proba 15:30tan hasiko da, emakumezkoen proba nagusia arratsaldeko 4tan, eta hamar minutu beranduago gizonezkoena.

Aurtengo faboritoen artean eta probari kolore berezia emanez, Australiako triatloi selekzioa. Gasteizen daude egonaldia egiten, Munduko Kopako probei ekiteko zain, eta igeriketa txapelketa honetan hartuko dute parte.