Beste kirolak
Bigarren edizioa
Mendi lasterketa: Raul Garcia eta Ane Conde, nagusi Flysh trailean
K.I.
Erredakzioa
Aitor Osak eraman zuen lasterketaren ekimena, baina azkenean itziartarra bigarren sailkatu zen.
Zumaiako Flysh Trail probaren bigarren ekitaldia erabat arrakastatsua izan da. Parte hartzaile ugari eta emaitza ikusgarriak.
Raul Garciak garaipena lortzearekin batera probako marka ondu zuen. Aitor Osak eraman zuen lasterketaren ekimena baina azkenean itziartarra bigarren sailkatu zen.
Emakumezkoetan Ane Conde gasteiztarra izan zen nagusi. Condek ere iazko marka ondu zuen. Nerea Amilibia sailkatu zen bigarren.