Itxi

Beste kirolak

Igeriketa

Richard Oribek zilarrezko bigarren domina lortu du

Erredakzioa

Donostiarrak bigarren postua lortu du 200 metro libreetan, soilik David Smetaineren atzetik.

Kirolari donostiarrak, zilarrezko domina lortu du Nazioarteko Komite Paralimpikoko 200 metro libreetako proban. Honekin, Oribek bi zilarrezko domina lortu ditu, 50 metro libreetako proban bigarren postua eskuratu baitzuen. Sara Carracelas gipuzkoarrak, laugarren postuan bukatu zuen emakumezkoen finalean.

Richard Oribek, gaur eta bihar ere lehiatuko du Relay 200 metro libreetan eta 100 metro libreetan. Donostiarra, 100 metroetako munduko txapelduna da oraindik eta koroa defendatu beharko du. Sara Carracelasek 100 metro libreetan eta 50 metroetan ere lehiatuko du.