Itxi

Beste kirolak

Bere txandako azkena

Surfa: Collazo, kalera Galizan

K.I.

Erredakzioa

Bera izan da gizonezkoen txapelketan euskaldunik onena. 400 puntu bildu ditu WQS zirkuiturako.

Movistar Pantin Classic txapelketa hirugarren kanporaketa burutu ari da. Hodei Collazo genuen bertara iristea lortu duen euskal surflari bakarra, eta gaur goizean kanporatua izan da.

Pantinen olatuen tamainak gora egin du atzotik, itsasoa nahastu da eta haizea indartu. Baldintzak ez ziren erosoak surflarientzat. Olatu aukeraketa oso garrantzitsua bihurtu da. Zarauztarrak ez du sorterik izan hartutako zenbait olaturekin, eta hobeak ziren batzutan bera ez da oso fin aritu. Maniobra on batzuk lotzea lortu du, baina ez du olatu bat hasieratik bukaerara ondo surfeatzerik izan. Bere onenean ere, amaieran erorketa bat izan du. Aurkariek maila hobea eman dute.

Sei olatu hartu ditu, onenek 4.90 eta 5.80 puntu jaso dituztelarik. Txandako azken postuan amaitu du. Bera izan da gizonezkoen txapelketan euskaldunik onena. 400 puntu bildu ditu WQS zirkuitorako, denboraldiko laugarren emaitzarik onena, puntuei dagokienez.

HIRUGARREN KANPORAKETA
3 13.27 MITCHEL COLEBORN AUS
4 10.70 HODEI COLLAZO EUS
1 14.93 PEDRO HENRIQUE BRA
2 14.26 RICHARD CHRISTIE NZL