Beste kirolak
Dagoeneko ofiziala da
Edurne Pasaban, aurreneko emakumea 14 zortzimilakoak igotzen
Erredakzioa
Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana.
Koreako Federazioak zalantzan jarri du Oh Eun-Sunek Kanchenjunga igoizana. Haren balentria ukatu dute. Annapurnara igotzea lortu zuenkorearrak apirilean eta, ondorioz, hamalau zortzimilakoak igotzenaurreneko emakumekotzat jo zuten.
Edurne Pasabanek berakzalantzan jarri zuen orduan Oh Eun Sunen lana. Orain arrazoia eman diotetolosarrari Koreako mendi federaziokoek. Antza, orain, Kanchenjunga zapaldu ez zuelafrogatu da, eta ondorioz Edurne Pasaban dugu 14 zortzimilakoakosatzen lehen emakumea.
Gainera, Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana.
Edurne Pasaban: "Eskerrik asko nigan sinistu duten guztioi"
Mendizale tolosarra oso pozik agertu da azken egunotan gertatukoaren ondoren eta babesa eskaini dioten guztioi eskerrak eman dizkie. Bere blogean argitaratutako ohar batean, Pasabanek azken hiru egunetan gertatutakoaren berri eman du eta "betidanik nigan sinistu duten guztiei" esker ona erakutsi die.
Albisteak Edurne Pasaban eta bere taldea "lasai" utzi dutela adierazi du. "Pentsatzen duguna esan dugu beti eta gure eskuetan geneukan informazioa zabaldu dugu. Baina orain beste batzuek ere Miss Ohren Kanchenjungako igoera zalantzan jartzen dute", esan du tolosarrak.
Edurne Pasabanen Facebooka ere sutan da. Gipuzkoarraren profilak bisita asko jaso ditu azken egunotan eta ugariak izan dira gipuzkoarra zoriondu duten erabiltzaileak.