Itxi

Beste kirolak

Gipuzkoan

Marimurumendi mendi-maratoiko parte-hartzaile bat zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Kirolariak bihotz-biriketako geldialdia izan zuen lasterketan ari zela, hilaren 9an, eta ezin izan ditu gainditu haren ondorioz jasandako kalte larriak.

Hilaren 9an Beasainen irteera eta helmuga izan zuen Marimurumendi mendi-maratoiko parte-hartzaile bat zendu da; izan ere, bihotz-biriketako geldialdi bat izan zuen lasterketan ari zela, eta ezin izan ditu gainditu haren ondorioz jasandako kalte larriak, antolatzaileek probaren webgunean kaleratutako prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Antolatzaileek, halaber, doluminak eman dizkiete hildako korrikalariaren senide eta lagunei.