Beste kirolak
Everest beste behin igo ostean
Pasabanek alpinismo profesionalari agur esango dio
Erredakzioa
Everest oxigenorik gabe igotzea "14x8.000" proiektuari amaiera emateko modu bikaina dela uste du Pasabanek.
Everestera oxigenorik gabe igo nahi du Edurne Pasaban Tolosako alpinistak munduko tontor garaienak gainditzearen balentria borobiltzeko asmoz. "14x8.000" proiektuari amaiera emateko modu bikaina dela uste du Pasabanek.
"Everestera oxigenorik gabe itzultzea falta zait", adierazi du Edurnek Madrilgo Casa Encendidan emandako hitzaldian. Alpinismoan eta bizitza pertsonalean ere proiektu berriak ditu euskal mendizaleak, baina aurretik Everest du helburu.
"Kirola hasi eta amaitu egin behar da", esan zuen Edurne Pasabanek. Everest oxigenorik gabe egin ondoren alpinismo profesionala utz dezakela berretsiz.