Beste kirolak
Kayak surfa
Ainhoa Tolosa, munduko txapelduna
eitb.eus
Euskal Selekzioak 13 domina erdietsi ditu jada Irlandako Portrushen jokatzen ari den munduko txapelketan.
Kayak surfeko Euskal Selekzioa Irlandan da Portrushen jokatzen ari den munduko txapelketan parte hartzen. Orain arte 13 domina lortu dituzte, urrezko bi, zilarrezko zazpi eta brontzezko lau.
Ainhoa Tolosa donostiarrak banku motzean lortu du garaipena eta Hodei Crujeirak junior mailan, banku luzeko proban.
Eneko Goia Donostiako alkateak txapelduna zoriondu du sare sozialetan:
Albiste ezinhobea ostirala hasteko: Ainhoa Tolosa donostiarra Munduko Kayak surf txapeldun! Zorionak!! #GoazenNeskak #Donostia pic.twitter.com/3obfnkDEme
— Eneko Goia (@EnekoGoia) 27 de octubre de 2017