Beste kirolak
Munduko onena 1999an
Carlos Moyak agur esango dio Tenisari abenduan
Erredakzioa
Tenislari espainiarrak lesio ugari izan ditu bere kirol ibildeko azken txanpan eta horrek eraman du erabakia hartzera.
Carlos Moya Mallorcako tenislariak agur esango dio kirol honi abenduan. Bere kirol ibilbideko azken txanpan lesio ugari izan ditu eta horrek erabakia aurreratu du. Moyak 34 urterekin esango dio agur tenis profesionalari eta bere kirol ibilbidea bikaina izan da. 1995ean hasi zuen ibilbide profesionala eta munduko bat zenabkia izatea lortu zuen 1999an. Lehen espainiarra zen marka hori lortzen.
Moyak Sevillako Masterrean parte hartuko du anebduan baita Londresen ere. Bertan homenaldia egingo diote Mallorcarrari.
ATPko lehen titulua 1995ean lortu zuen Buenos Airesen eta Montecarlon garaipena lortu ondoren 1998an Roland Garrosen munduko tenislari onena izendatu zuten lurrezko pistan. 1999an munduko lehen zenabkia izatera iritsi zen eta urte bete beranduago Davis Kopa irabazi zuen Espainiarekin Amerikako Estatu Batuen aurka finala jokatuta.
Lesioek ez zioten Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan parte hartzen uzti eta lau urte beranduago Atenas 2004ko Olinpiar Jokoetan final-laurdenetan kanporatu zuen Nicolas Massu txapeldunak. Bikoteka lehen txandan kanporatu zuten Rafael Nadalekin bikotea osatzen zuenean.