Itxi

Beste kirolak

Pistako txirrindularitza

Leire Olaberriak urrezko domina lortu du Melbourneko 'omnium'ean

Erredakzioa

Zilarrezko domina Tara Whiten kanadiarrarentzat izan da eta brontzezkoa Malgorzata Wojtyra poloniarrarentzat.

Leire Olaberriak urrezko domina lortu du pistako Munduko Kopako ‘omnium’ean. Zilarrezko domina Tara Whiten kanadiarrarentzat izan da eta brontzezkoa Malgorzata Wojtyra poloniarrarentzat.

Gipuzkoarrak jarraipen probarekin hasi du bere parte hartzea eta bosgarren postuan zegoen. Postu horrek lidergoa mantentzea bermatzen zion. Whiten lehennego zihoan eta Olaberriarengandik bi puntura jarri zen.

Baina scratchean eman zuen Leirek aurrerapausua. Hirugarren izan zen bere aurkari gogorrenen aurretik. Olaberria Whitenekiko lau puntuko abantailarekin iritsi zen 500 metroko lasterketara. Seigarren bukatu zuen Olaberriak eta Whitenen aurretik geratu zen. Ondorioz, urrea lortu zuen Leire Olaberriak.