Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Llorentek hamabigarrena Rosaledan!

Erredakzioa

Malagaren aurka bere "gol-trebetasuna" agertzeko aukera du, probalitateak bere alde daude. Anoetan golez beteriko partida espero dute apustulariek eta Binakakoan Irujorenganako fedea mantentzen dute

¿Iberokoaren suspertzea?

Azkenengo emaitzen ondoren, apustulariek Irujorenganako fedea mantentzen dute. Binakako Txapelketak momentu txarrean harrapatu de Mtz. de Irujo. Apustulari batzuk lehen aldiz pilotari honen galtzearen alde egin badute ere, gehiengo batek berarenganako konfiantza mantendu eta inoiz ordaindu den Mtz. de Irujoren garaipen koutarik altuenak harrapatzeko aprobetxatu dute aurrean dugun norgehiagoka hau.

IRABAZLEA: Mtz. de Irujo - Merino II %45 vs. Titin III - Pascual %55

Llorentek hamabigarrena Rosaledan!

Llorente bolada ezin hobean dugu, bere talde… eta apustularientzako apustu seguruena

Taldearen emaitzak erritmo berean ez badoaz ere, Athletic-eko pitxitxiak bolada ezin hobean dihardu. Izan ere, taldeak jokalariarenganako duen menpekotasuna gero eta nabariagoa da, bere joko antolaketa erabat baldintzatua dagoelarik. Malagaren aurka Llorentek bere “gol-trebetasuna” agertzeko aukera du, probalitateak bere alde daude.

F.LLORENTE GOLEATZAILEA: Bai %55 - Ez %45

Etxean otso Sevillaren aurka

Sevillaren aurkako norgehiagokan taulako postua dago lehian. Kiroljkoako apustulariek %55-ko batean golez beteriko partidu bizia espero dute Anoetan. Hori bai, gol guzti horiek Sevillaren atean espero dituzte jakina!

GOL KOPURUA: 2,5 gol baino gehiago %55 / 2,5 baino gutxiago %45