Beste kirolak
Patinajea
Peulak eta Fernandezek urrezko domina irabazi dute 500 metroko errelebo proban
Agentziak | Erredakzioa
Arabarra eta nafarra Europako abiadurako patinaje Txapelketan gailendu dira, Ostenden (Belgika).
-
Patxi Peula / Basque Team.
Patxi Peulak eta Ioseba Fernandezek urrezko domina irabazi dute Europako abiadurako patinaje Txapelketan, Ostenden (Belgika), 500 metroko errelebo proban.
Lasterketa bikaina egin dute distantzia luzeko patinatzaile gasteiztarrak eta abiadura-patinatzaile nafarrak — munduko txapelduna 100 metroetan—, eta ez dute arazorik izan lehenengo postuan helmugaratzeko.
Filipo Manera eta Duccio Marsili italiarrak irabazi dute zilarrezko domina, eta brontzea Ronald eta Michel Muder herbeheretarrentzat izan da.