Itxi

Beste kirolak

Sestrieren

Santacanak laugarren domina lortu du eski alpinoko munduko txapelketan

Erredakzioa

Zilarrezkoa eskuratu du donostiarrak slalom proban. Aurretik urrezko bi lortu ditu, supererraldoian eta superkonbinatuan, eta zilarrezko beste bat, jaitsieran.

Jon Santacana eskiatzaile paralinpikoak eta Miguel Galindo bideratzaileak zilarrezko domina lortu dute slalom proban Sestriereko (Italia) Munduko Txapelketetan.

Laugarren domina da Santacanarentzat. Aurretik urrezko bi lortu ditu, supererraldoian eta superkonbinatuan, eta zilarrezko beste bat, jaitsieran.