Beste kirolak
Txapeldun Melbournen
Australiako Irekia: Djokovicek, bigarren titulua eskuratu du
Erredakzioa
Serbiarrak 6-4, 6-2 eta 6-3 gainditu du Andy Murray eta denboraldiko lehen Slam Handia eskuratu du.
Novak Djokovic serbiarrak irabazi du Australiako Irekia, Andy Murray 6-4, 6-2 eta 6-3 gainditu ostean. Djokovicen bere bigarren titulua eskuratu du 2008. urtean ere Melbourneko txapelketa irabazi baitzuen. Murrayk bestalde, Slam Handietan jokatu dituen hiru finaletatik ez du bat ere irabazi.