Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Reala, Bernabeun puntuak ateratzera

Erredakzioa

Lasarteren mutilak Real Madrilen etxean puntuak lortzeko prest bidaiatuko dira eta Athleticek Sporting hartuko du Toqueroren etorriarekin. Irujo-Merino Xala-Barriola, Binakakoaren partida nabarmena.

Realak igandean Santiago Bernabeu bisitatuko du partidu serioa egin eta punturen bat ateratzeko uste sendoarekin. Joan zen asteburuko Osasunaren kontrako porrotak berriro argi utzi du Mourinhorenak garaitezinak ez direla, hortaz Realak baditu bere aukerak. Hala ere, aurreikuspenak Real Madrilen aldekoak dira oso, izan ere, Kiroljokoako apustularien %15ak bakarrik egiten du Realaren garaipenaren alde.

Larunbatean Athleticek sailkapenean urrun dagoen Sporting de Gijon hartuko du, beraz, hasiera batean Caparrosenak oso faborito dira San Mamesen jokoan egongo diren hiru puntuak lortzeko. Kiroljokoako apustularien artean gustukoeneko aurreikuspenetakoa Toquerok, Atletico de Madrilen kontra bezala, bere goleatzaile sena erakutsiko duen ala ez asmatzea da. Horrela, apustularien %45ak uste du aurrelari zurigorriak Sportingen kontra gola sartuko duela.

Binakakoan hobera egitera

Binakako Txapelketaren seigarren jardunaldian begirada guztiak igandean Astelenan jokatuko den partiduan kokatuta daude: Irujo – Merino Xala-Barriolaren kontra. Azken hauek lehen partidua galdu zuten joan zen igandean eta puntuak gehitu nahi izango dute berriro. Lehenengoek, ordea, txapelketan hobera egiteko garaipena beharrezkoa dute, izan ere, bi garaipen baino ez dituzte lortu orain arte. Kiroljokoaren apustuak Xala-Barriolaren aldekoak dira, %65eko aukerarekin.