Publizitatea
Itxi

2018/11/03

15:21

Beste kirolak

Bi orduz

Euriteak direla medio, aurreratu egingo dira Malasiako Sari Nagusiko lasterketak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lorenzo (Ducati) minduta dago eta ez da Malasian lehiatuko, Mundialeko azken aurreko proban. Michele Pirro arituko da bere ordez.

  • Jorge Lorenzo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bi orduz aurreratuko omen dira Malasiako Sari Nagusiko lasterketak Sepango zirkuituan euriteak direla medio; izan ere, entrenamendu ofizialak ere eten behar izan dituzte eguraldia bidelagun ez dutelarik.

Beraz, hona hemen Malasiako GP mailako motoetako lasterketen ordutegiak: 10:00etan aterako dira Moto3koak (penintsulako 03:00ean), 11:20an Moto2koak (penintsulako 04:20an) eta 13:00etan GP mailako Motoak (penintsulako 06:00ean).

Distantzia bera izango da; beraz, aurriekusten denez, Moto3ak 17 buelta emango ditute, Moto2ak 17 buelta eta GP mailakoek 20 buelta eman beharko dituzte.

Jorge Lorenzo ez da lehiatuko

Jorge Lorenzo (Ducati) eta ez da Malasian lehiatuko, Mundialeko azken aurreko proban. Michele Pirro arituko da bere ordez Sepango zirkuituan barrena.

Bere taldetik jakinarazi dutenez, balearrak mina izan zuen probak egiten aritu zirenean, gehienbat frenatzerako eta norabidez aldatzerako orduan, hortaz, horren ondorioz, larunbateko sesioetan parterik ez hartzea erabaki zuen, eta larunbat honetan, hobekuntzarik somatu ez duela ikusita, Sepangen ez jokatzea erabaki du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena