Itxi

Beste kirolak

Nitto ATP Finals

Zverev, 'maisu' gazteena Djokovici irabazita

Erredakzioa

Alexander Zverev da ATP Finaletako txapelduna, finala Novak Djokovici bi setetan (6-4 eta 6-3) irabazita.

  • Alexander Zverev. Argazkia: EFE

    Alexander Zverev, Nitto ATP Finals txapelketako irabazlea. Argazkia: EFE

Alexander Zverevek bi setetan menderatu du Novak Djokovic (6-4 eta 6-3) ATP Finaletan. Txapelketa hau irabazi duen tenislari gazteena eta hirugarren tenislari alemaniarra da, Boris Beckerren (1988 eta 1992) eta Michel Stichen (1993) atzetik.

Zverevek 2.509.000 dolarreko saria jaso du, eta ATP sailkapenerako 1.300 puntu jaso ditu. Ondorioz, denboraldia rankingeko laugarren postuan amaitu du bigarren urtez jarraian, hirugarren postuan den Roger Federerrengandik 35 puntura.