Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak lehen garaipena lortu du EHF Kopan, Craiovari irabazita

eitb.eus

Talde gipuzkoarrak 32-21eko emaitzarekin irabazi du EHF Kopako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida. Egungo txapeldunari nagusitu zaio.

Super Amara Bera Berak lehen garaipena lortu du eskubaloiko EHF Kopako multzoen fasean SCM Craiova taldeari 32-21eko emaitzarekin nagusituta, bigarren jardunaldian. Garaipen handia izan da, egungo txapeldunari irabazi baitio Bera Berak.

Partidaren hasieran parekotasuna izan da nagusi eta markagailua izan da horren erakusle, hainbat berdinketa egon baitira: 1-1, 2-2, 3-3, 7-7, 8-8 eta 9-9. Bederatzinako berdinketaren ostean hasi da Bera Bera nagusitzen. Talde gipuzkoarra abantailak hartzen hasi da, eta 8 goleko errenta lortu du atsedenaldira iristean (18-10).

Bigarren zatiaren hasieran, Super Amara Bera Berak ez dio aurkariari erraztasunik eman, eta ez dio aldeak murrizten utzi. Sendo mantendu da taldea defentsako zein erasoko lanean. Ondorioz, abantaila 8 eta 11 gol artean mantentzea lortu du bigarren zatiko lehen 15 minutuetan. Ondoren, handitu ere egin du (27-14 eta 28-15). Craiovak ez du Bera Bera estutasunetan jarri eta talde gipuzkoarrak garaipena lortu du (32-21).

Fitxa teknikoa:

32.- Super Amara Bera Bera: Arruda, Etxeberria (4), ,Arrojeria (4), Karsten (2),  Camejo, Menéndez (2), Arderius (7), Gil (3), Teres (3), Cardoso (5, 2 de pen,.), Berasategi (1), Sans, Azurmendi, Ezkurdia (1),

21.- Craiova: Dzhukeva, Vizitiu (7, 3 de pen.), Selariu (1), Lanasi (3), Trifunovic (2), Seric (3), Fachinello, Nikolic (1), Georgievska (2), Tatar (2), Colac, Curment, Ion, Tanasie. Selaru.

Epaileak: Lindenbaun eta Laron (Israel). Ezkurdia, Teres, Menéndez, Ianasi, Seric eta Tridunovic kanporatu dituzte.

Markagailua (5 minutuero): 2-3; 4-6;  8-8; 13-9; 16-9; 18-10 -atsedenaldia- 21-12; 23-13; 25-14; 27-14; 31-18;  32-21.