Beste kirolak
Martxoak 30ean
Avanesyanen aurka defendatuko du Europako titulua Lejarragak
Agentziak | Erredakzioa
Bilbao Arena aretoan jokatuko da borroka 2019ko martxoaren 30ean. Bigarren aldiz defendatu beharko du titulua bizkaitarrak, oraingoan munduko txapeldun ohiaren kontra.
-
Lejarraga vs. Avanesyan
Kerman Lejarragak, Welter Pisuko Europako txapeldunak, bigarrenez defendatu beharko du lortutako titulua. Hitzordua Bilbao Arenan izango da, eta data martxoaren 30ean.
Aurkaria, munduko txapeldun ohia: David Avanesyan. Errusiarrak 30 urte ditu, 23 garaipen (11 KOz) eta 3 porrot (1 KOz). 2016an bilakatu zen munduko txapelduna, eta 2017an galdu zuen Lamont Peterson estatubatuarraren kontrako borrokan.