Beste kirolak
29 urte
Novak Boskovic eskubaloiko jokalariak bere buruaz beste egin du
Agentziak | Erredakzioa
29 urteko jokalari serbiarra Crvenka (Serbia) herrian zeukan etxean aurkitu dute hilik.
Novak Boskovic (29 urte) Serbiako eskubaloiko selekzioko jokalari ohiak bere buruaz beste egin du. Crvenkan (Serbia) duen etxean gertatu da ezbeharra.
Politika egunkariak jakitera eman duenez, Polizia ikertzen ari da gertakariaren nondik norakoak zein izan diren.
Novak Boskovicek bere herriko Vrbas eta Priboj taldeetan jokatu zuen; ondoren, Hungariako Tatabanyanen, Errumaniako Dinamon eta Israelgo Makabin eta Hapoelen (azken hori zen bere egungo taldea).
2016an jokatu zuen Serbiako selekzioarekin bere azken partida Europako Txapelketan.