Itxi

Beste kirolak

Akordioa

Basque Team, Eibar eta Athletic, goi mailako kirolaren alde

Erredakzioa | Agentziak

Hitzarmen bat izenpetuko dute asteazkenean, otsailaren 20an, goi mailako euskal kirola sustatzeko helburuarekin.

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiria

Basque Team Fundazioak, Athletic Club taldeak eta Eibar Kirol Elkarteak hitzarmen bat izenpetuko dute asteazkenean, otsailaren 20an, goi mailako euskal kirola sustatzeko helburuarekin.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Amaia Gorostiza Eibar Kirol Elkarteko presidenteak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak parte hartuko dute ekitaldian.

Ordezkariok Euskadiko Artxibo Historikoan bilduko dira, Bilbon, goizeko 10:30ean, hiru kirol erakundeen arteko hitzarmena sinatzeko, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.