Itxi

Beste kirolak

Izotz hockeya

Txuri Urdin Liga txapeldun, hirugarrenez jarraian

L.E. | eitb.eus

Donostiarrek Puigcerdá gainditu dute finaleko bosgarren partidan 3 eta 2ko emaitzarekin, aurretik 2 eta 0 jarri eta kataluniarrek binakoa egitea lortu ostean.

  • Jokalariak eta zaleak, titulua ospatzen

    Jokalariak eta zaleak, titulua ospatzen. Argazkia: @Chh Txuri

Txuri Urdinek azken bi urteetan irabazitako Liga txapelketa berretsi du, Puigcerdá taldeari finaleko bosgarren partida estu-estu irabazita.

Donostiarrek 2 eta 0 aurreratu ziren markagailuan Patrick Fuentes harrobiko jokalariak eta Juan Muñozek egindako golei esker.

Finala, eta titulua, bideratuta ziruditen, baina gauzak aldatu egin ziren bigarren eta azken atsedenaldiaren ostean. Puigcerdak erritmoa bizitu zuen eta markagaluiko aldea murriztea lortu zuen. Pablo Muñozek 2 eta 1ekoa egin zuen eta, amaierarako bost minuturen faltan, Oriol Boronatek binakoa ezarri zuen markagailuan.

Berdinketarekin urduritasuna nagusitu zen jokalarien eta zaleen artean. Baina Txurik ez zuen amore eman eta, amaierarako bi minutu falta zirenean, Jano Hernandezek hirugarren gola sartu zuen.

Azkenean, 3 eta 2 Txuriren alde, eta donostiarrek hirugarrenez jarraian irabazi dute Liga Txapelketa. Hiru txapelketa jarraian irabazi zuten azkeneko aldia 70ko hamarkadan izan zen; 1973an, 1974an eta 1975ean, hain zuzen.