Itxi

Beste kirolak

Haizearen ondorioz

Txikonek amore eman du eta K2 mendiak neguan igo barik jarraituko du

Agentziak | Erredakzioa

Behe kanpamendura "onik" iritsi dira gaua 7.000 metrotan pasa eta bertatik jaitsi ostean. Haizeak aurrera egitea galarazi die.

  • Alex Txikon

    Alex Txikon. Argazkia: @AlexTxikon

Alex Txikonek bertan behera utzi du K2 mendia neguan igotzeko erronka. Ondorioz, munduko bigarren mendirik altuenak (8.611 metro) neguan igo barik jarraituko du.

Txikonen taldeak Efe albiste agentziari aditzera eman dionez, Txikon eta bere kideak, Cheppal eta Pasang sherpak, "onik" iritsi dira Behe Kanpamendura, gaua 7.000 metrotara pasa ostean. Haizek galarazi egin die gailurrera bidean jarraitzea.

Lemoako alpinistak azken saioa asteburu honetan egiteko erabakia hartu zuen, eguraldi ona iragarrita zegoela eta udaberria iristear zela ikusita, baina larunbatean asmo hori gauzatzea ezinezkoa izango zela konturatu zen.

Ondorioz, gailurretik 400 metrora dagoen Botila Lepora iristeko helburua jarri zuen, 8.200 metrora, oraindik ere beste inork neguan lortu ez duena.

Baina azkenean hori ere ezin izan dute egin eta Txikon eta bere bi kideak Behe Kanpamendura jaitsi dira.