Beste kirolak
Kiroljokoa
Reala, lasaitasunaren bila
Erredakzioa
Txuriurdinek Hercules garaitu behar dute bolada txarrari amaiera emateko eta Athleticek 3 puntuak nahi ditu Almerian, Europako postuetan jarraitzeko. Binakakoan, finalistak erabakiko dira.
Athleticek ere garaipena behar du Europa League postuetan mantentzeko, Sevilla eta Atletico Madrilek oso gertu jarraitzen diote eta. Zurigorriek astelehenean jokatuko dute jaitsiera postuetan dagoen Almeriaren etxean, beraz, faborito dira nahiz eta etxetik kanpo jokatu. Kiroljokoan apustulariek %40ko aukerak ematen dizkiete garaipena lortzeko eta %27 puntu bat gehitzeko.
Finalerako txartelak
Binakako txapelketaren finalerdietako azken jardunaldia eta pilotari guztiek aukerak dituzte oraindik finalean sartzeko. Xala-Barriola eta Martínez de Irujo-Merino II dira errazago dutenak, garaipena lortuta finalean egongo direlako, baina Olaizola II–Begino eta Gonzalez-Laskurainek ere bere aukerak dituzte, bere partiduak irabazi eta aurkarien emaitzak bere alde jartzen badira.
Larunbatean Martinez de Irujo-Merino II eta Gonzalez-Laskurain jokatuko dute Labriten, eta Kiroljokoako apustulariek lehen bikotea ematen dute faboritotzat, irabazteko %61eko aukerekin. Igandean Astelenan jokatuko den partidurako, Kiroljokoako apustuek %62 aukerak ematen dizkiete Xala-Barriolari, eta %38 Olaizola II-Beginori.