Itxi

Beste kirolak

2019KO ERREGINAREN KOPAKO 1/4

Bera Berak aurrera egin du; Zuazo, berriz, kanpoan geratu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiarrek Rocasari irabazi diote (25-23); aitzitik, talde bizkaitarrak ezin izan du Elx garaitu eta finalerdietara sailkatu (21-24).

  • Bera Berako jokalariak finalerdietan izango direla ospatzen

    Bera Berako jokalariak sailkapena ospatzen. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Super Amara Bera Bera taldeak Barakaldon jokatzen ari den Erreginaren Kopako XL. ekitaldiko finalerdietan izango da, final-laurdenetan Rocasa Kanaria Handia azpiratu ostean (25-23).

Donostiarrek gaizki ekin diote lehiari, 0-5eko partziala jaso baitute hasierako minutuetan. Ez da izan, gainera, lehen zatian kontran izan duten alderik handiena, 17. minutuan sei golez galtzen izan baitira (4-10).

Alabaina, 21. minutuan, emaitza 7-10 zela, neurketan garrantzia izan duen jokaldia jazo da. Epaileek txartel gorri zuzena atera diote Haridian Rodriguezi, iritzi baitiote Kanariako jokalariak baloia nahita jaurti duela Bera Berako atezainaren buruaren kontra penalti jaurtiketa batean.

Jokaldi horrek hoztu egin du Rocasa eta Bera Berakoak apurka-apurka kanporaketan sartu dira. Hala, atsedenaldira iritsi denerako markagailua berdintzeko gai izan dira (12-12).

Bigarren zatiaren hastapenean, parekatuta joan da neurketa, eta gipuzkoarrek 36. minutura arte itxaron behar izan dute markagailuan lehen aldiz goitik jartzeko (15-14). Hortik aurrera, Imanol Alvarezen neskek partidako aginte-makila hartu dute, eta bi aldiz lortu dute lau goleko errenta (21-17, 45. min eta 22-18, 48. min). Dena dela, kanariarrek ez dute amore eman, eta lehia orekatzeko ahalmena izan dute (23-23) partida bukatzeko zazpi minuturen faltan.

Aitzitik, Bera Berak kopako lehiaketan agertu ohi duen lehiakortasuna plazaratu du beste behin, eta, azkenerako, bi golengatik gailendu dira. Finalerdietan Liberbank Gijon izango du aurrez aurre (18:30), asturiarrek Rincon Fertilidad Malaga kanporatu baitute (23-22).

Fitxa teknikoa:

25 - Super Amara Bera Bera (12+13): Castellanos (atezaina), Arrojeria (1), Sans (-), Teres (1), Menendez (-), Karsten (4), Gil (4) –hasierako taldea– Lais (ordezko atezaina), Aramendia (2), Ezkurdia (-), Arderius (7, 4 penaltiz), Etxeberria (-), Azurdmendi (-), Cardoso (6,1 penaltiz), Berasategi (-) eta Camejo (-). Entrenatzailea: Imanol Alvarez.

23 - Rocasa Gran Canaria (12+11): Navarro (atezaina, 1), Falcon (4), Lusson (4), Mbengue (5), Haridian Rodriguez (2, 1 penaltiz), Trojaola (3), Maria Gonzalez (1) –hasierako taldea– Dara Hernandez (ordezko atezaina), Pizzo (2), Reyes (-), Arinegua Perez (-), Toscano (1), Dos Santos (-), Schuster (-) eta Machin (-). Entrenatzailea: Carlos Herrera.

Emaitza bost minutuero: 0-2, 0-5, 3-8, 7-10, 9-11, 12-12 (atsedenaldia); 14-14, 17-15, 20-17, 23-20, 24-23 eta 25-23 (amaiera).

Zuazo, kanporatuta

Zubileta Evolution Zuazo talde bizkaitarrak ezin izan du Elx Mustang gainditu (21-24), eta, hartara, Joseba Rodriguzek entrenatzen dituen neskak ez dira sailkatu beren etxean jokatzen ari den Kopako txapelketako finalerdietan izateko.

Hala ere, bizkaitarrek eskura izan dute garaipena lortzea; izan ere, agintzen joan dira markagailuan neurketako unerik gehienetan, baina, azkenerako, amore eman behar izan dute 17 eta 16ko emaitzatik 21 eta 24ko emaitzara igaro ondoren.

Fitxa teknikoa:

21 - Zubileta Evolution Zuazo (11+10): Aalla (atezaina), Velasco (3), Valdivia (4), Loidi (3, 2 penaltiz), Encina (4), Bengoetxea (-), De Andres (2) -equipo inicial-, Muñiz (ordezko atezaina), Ainhoa Hernsndez (1), Alba Sanchez (4), Manrique (-), Gil (-), Erauskin (-), Blázquez (-), Perazic (-) eta Gonzalez de Garibay (-). Entrenatzailea: Joseba Rodriguez.

24 - Elche Mustang (11+13): Morales (atezaina), Zhukova (2), Flores (2), Gutierrez (6,2p), Ana Gonzalez (2), Martínez (6, 1 penaltiz), Arcos (-)–hasierako taldea–, Sanchez (ordezko atezaina), Mendez (1), Frujinoiu (-), Ocariz (-), Keyla Hernandez (-), Gasco (5), Angela Rodriguez (-) eta Guilabert (-). Entrenatzailea: Joaquin Rocamora.

Emaitza bost minutuero: 2-0, 5-1, 7-3, 9-5, 11-8, 11-11 (atsedenaldia); 13-13, 14-14, 17-17, 18-19, 19-21 eta 21-24 (amaiera).

FINAL-LAURDENETAKO EMAITZAK

Liberbank Gijon 23-22 Rincon Fertilidad Malaga

KH-7 Granollers 21-25 Aula Alimentos Valladolid

Super Amara Bera Bera 25-23 Rocasa Gran Canaria

Zubileta Evolution Zuazo 21-24 Elx Mustang

LARUNBATEKO FINALERDIAK

ElX Mustang - Aula Alimentos Valladolid (16:15)

Super Amara Bera Bera - Liberbank GijOn (18:30)