Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Rafa Nadal hirugarren zerrendaburua izango da Wimbledonen

Agentziak | Erredakzioa

Antolatzaileek Roger Federer bigarren zerrendaburua izango dela baieztatu dute. Izan ere, Wimbledonen ez baita ATPko munduko sailkapena errespetatzen.

  • Rafa Nadal. Argazkia: EFE

    Rafa Nadal. Argazkia: EFE

Wimbledoneko antolatzaileek Roger Federer hirugarren zerrendaburua izango dela baieztatu dute, Novak Djokovicen atzetik. Beraz, Rafael Nadal irekiko hirugarren zerrendaburua izango da, nahiz eta Munduko sailkapenean bigarrena izan.

All England Tennis Club-ak, Wimbledoneko antolatzaileak, ATPko munduko sailkapena errespetatzen ez duen bakarra da, bere 32 partaideen banaketa zehazteko. Haren sistemak tenislariek belarrean izandako emaitzak kontuan hartzen ditu.

Beraz, Ingalaterrako irekiak Suitzako tenislariaren historiala errespetatu eta bigarren zerrendaburua izendatu du. Novak Djokovik, txapeldun ohia, lehenengoa izango da.

Erabaki hori kaltegarria izan da Rafa Nadalentzat batez ere. Manakorreko tenislaria hirugarren zerrendaburua izango da eta parekatze gogorragoak izango ditu.

Hala ere, ez da erabakiaren kaltea jasan duen tenislari bakarra. Dominic Thiem, munduko sailkapenean laugarren sailkatuta dagoen tenislaria, bosgarren zerrendaburua izango baita.

Emakumezkoen mailan, aldiz, ez da ezberdintasunik egon WTAren sailkapenarekin alderatuta eta ordena errespetatu egin dute antolatzaileek.

Euskaldunei dagokienez, Garbiñe Muguruzak, 2017ko txapeldunak eta 2015ko txapeldun ordeak, parekatze gogorrak jasan beharko ditu. Izan ere, 26. zerrendaburua izango da, 2019ko Wimbledoneko irekian.