Itxi

Beste kirolak

Urrezko domina Beijing 2008an

Wanjiru korrikalaria hil egin da bere etxeko balkoitik jauzi eginda

Erredakzioa

Maratoilariak arazoak izan dite justiziarekin eta bere emaztearekin. Mehatxuengatik salatu zuen emazteak, baina ondoren salaketa erretiratu zuen

Samuel Wanjiru korrikalari keniarra astelehen honetako goizaldean hil da bere burua balkoitik bota ondoren. Wanjiru txapeldun olinpikoa izan zen maratoiko proban Beijing 2008ko Olinpiar Jokoetan.

Wanjiruk 24 urte zituen eta Nyahururun hil zen bere burua etxeko balkoitik botata. Kirolaria neska batekin iritis zen bere etxera eta hortik gutxira bere emaztea heldu zen etxe horretara. Emaztearekin eztabaida izan zuen Wanjiruk bere burua balkoitik bota orduko.

Kirolari keniarrak arazoak izan dite justiziarekin eta bere emaztearekin. Mehatxuengatik salatu zuen bere emazteak, baina ondoren salaketa kentzea erabaki zuen.