Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

CD Bidasoak eta Hondarribiak elkarren arteko lankidetzarako akordioa sinatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Horrela, taldeek kirol egitura bakarra izango dute; nahiz eta euren nortasuna eta independentzia ekonomikoa mantendu.

  • CD Bidasoa Errege Kopako partida batean. Artxibo irudia

    CD Bidasoa Errege Kopako partida batean. Artxibo irudia

C.D. Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloiak elkarren arteko lankidetzarako akordioa sinatu dute. Hala ere, taldeek euren nortasuna eta independentzia ekonomikoa mantendu egingo dute.

Horrela, taldeek kirol egitura bakarra izango dute; hau da, jokalariek egitura horren barruan mugitzeko aukera izango dute, harrobiko taldeekin gertatzen den moduan.

''Hondarribia Eskubaloiak bere izaera mantentzen jarraituko du, eta harrobi lanak egiteko aukera ere ba'', nabarmendu du Juan Luis Silanesek, Hondarribiako Udaleko zinegotziak.