Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Elosegi eta Chorraut, finalerdietara

eitb.eus

Bi euskal piraguistek finaletarako txartela bilatuko dute La Seu d´Urgelleko Munduko Txapelketan.

  • Ander Elosegi. EFE

    Ander Elosegi. EFE

Maialen Chourraut zazpigarren izan da Seu d'Urgelleko Munduko Txapelketako K1eko sailkapen txandan, eta zuzenean igaro da finalerdietara.

Basque Teameko piraguistak ez du bere jaitsiera erosoena egin, ibilbideagatik. Ateak oso baxu egon dira, eta horrek gogoko duen moduan nabigatzea eragotzi dio. 6. eta 20. ateetan zigorra jaso du, baina ibilbidearen azken zatian aurretik galdutako denbora berreskuratu du. 

Bestalde, Ander Elosegik C1eko lehen sailkapen txanda baino ez du behar izan Munduko Txapelketako finalerdietara igarotzeko. Basque Teameko palistak ez du bere jaitsiera garbiena egin, laugarren atea ukitu baitu, baina jaitsiera azkarra egin du, eta horrek seigarren postuan bukatzea eta txapelketako hurrengo faserako txartela eskuratzea ahalbidetu dio.