Itxi

Beste kirolak

Roland Garros

Federerrek Djokovic gainditu eta Nadal izango du aurkari finalean

Erredakzioa

7-6 (5), 6-3, 3-6 eta 7-6 (5) gainditu zuen suitzarrak Serbiako tenislaria.

Roger Federerrek Novak Djokovic kanporatu du Roland Garrosen 7-6 (5), 6-3, 3-6 eta 7-6 (5), 3 ordu eta 39 minututan. Finalerako txartela lortu du suitzarrak eta Rafa Nadal espainiarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Nadalek Andy Murray gainditu zuen 6-4, 7-5 eta 6-4. Bere estatusari eusteko finala irabazi beharko du Manacorrekoak.