Itxi

Beste kirolak

Ordu 1 eta 48 minututan

Na Lik irabazi du Roland Garros

Erredakzioa

Grand Slam bat irabazten duen aurreneko emakume txinatarra da Na Li, Shiavone gaindituta (6-4 eta 7-6 (0)).

Txinako Na Lik irabazi du aurtengo Roland Garros, finalean Francesca Shiavone mendean hartuta 6-4 eta 7-6 (0). Ordu 1 eta 48 minutu behar izan ditu.

Grand Slam bat irabazten duen aurreneko emakume txinatarra da Na Li. Aurten, Australiako Irekiko finala galdu zuen Belgikako Kim Clijstersen aurka.

Garaipen honi esker, munduko sailkapeneko zazpigarren posturaino igoko da Na Li.