Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Galgo Operazioa: Bi urteko zigorra Alemayehu Bezabeherentzat

Erredakzioa

Atleta espainiarra 5.000 metroetako probako plusmarkista zen eta Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak zigorra jartzea erabaki du gaur.

Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak gaur erabaki du Alemayehu Bezabeh atleta espainiarra zigortzea Galgo Operazioan sartuta egoteagatik.

Lehiaketa Batzordeak errugabetzat jo zuen Bezabeh froga argiak ez edukitzeagatik, baina Kirol Kontseilu Gorenak helegitea aurkeztu zuen eta lau urteko zigorra eskatu zuen.

Bezabeh etiopiarra da eta nazionalitate espainiarra lortu zuen. Galgo Operzioarekin lotu zuten eta odol autotrasfusioa egin omen zuen.