Itxi

Beste kirolak

BOXEOA

Gago, Soria, Lejarraga eta Nuñez Navarra Arenan borrokatuko dute otsailaren 29an

EITB.EUS

Euskal boxeoak indartsu abiatuko du 2020a. Gagok luma pisuko Europako txapela defendatuko du eta Soriak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du.

  • Andoni Gago, David Soria, Kerman Lejarraga eta Cesar Núñez.

    Andoni Gago, David Soria, Kerman Lejarraga eta Cesar Núñez. Argazkia: MGZ

MGZ Promotions enpresak hasiera indartsua iragarri du 2020rako, otsailak 29 Navarra Arenan ospatuko den boxeo emanaldiarekin. Momentuz, Andoni Gagok, David Soriak, Kerman Lejarragak eta Cesar Nuñezek boxealari profesionalek borrokatuko dutela ezagutzen da.

'El Machito' Gagok (22, 6 KO-3-3) Marc Vidal izan behar zuen aurrez aurre luma pisuko Europako txapelari eusteko asmoz, baina katalanak uko egin dio borrokari. Orain EBUk beste txapeldungai ofiziala izandatu arte itxaron beharko du Otxarkoagakoak eta bitartean beste batekin aritu.

David 'Infierno' Soria (8V-0D) nafarrak Jose Clavero menderatu zuen, azaroaren 16an Anaitasunan borrokatu zuten Espainiako superwelter txapelaren kanporaketa ofizialean. Oraingoan Ezequiel Gurria (13V-0D) aragoitarrari egingo dio aurre, abenduaren 14an Espainiako txapela irabazi baitzuen.

'Revolver de Morga'k (29, 24 KOs-2) berriz disparatuko du otsailaren 29an Iruñean. Azaroaren 30ean, Kerman Lejarragak garaipena lortu zuen Anderson Claytonen aurka Bartzelonan egindako superwelter pisuko borrokaldian. Aurkaria KO utzi zuen lehen roundean. Oraindik ez da bere aurkaria ezagutzen. 

César 'Bam Bam' Núñezek (16-2-1, 8KO), bere aldetik, New Yorkeko Madison Square Gardenen borrokatu zuen azkenekoz eta Edgar Berlanga estatubatuarrak lehenengo roundean irabazi zion. Oraingoan Alejandro Mostazo izango du aurkari.

Gutxi izango balitz, Andres 'Egurre' Unzue Bozsoren aurka lehiatuko da, K1eko arauak izango dituen superfightean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena