Itxi

Beste kirolak

GUERRERAS IBERDROLA LIGA

Super Amara Bera Berak berriz ere garaitu du eta BM Zuazok berdindu

EITB.EUS

Gipuzkoarrek 33-23 menderatu zuten Malaga eta bizkaitarrek 22-22 geratu ziren BMC Gijonen aurka.

  • Zuazo-Tenerife

    Zuazo-Tenerife.

Super Amara Bera Bera maila ezin hobean dago. Larunbatean, txapelketako hamargarren jardunaldiko partida berriz ere irabazi zuen, Malagaren kontra (33-23), eta sailkapenaren buru dira. Lau puntuko aldea ateratzen diote bigarrenari, Atletico Guardes taldeari. Guerreras Iberdrola Ligan bere laugarren garaipen jarraia da.

Bestalde, BM Zuazok, berdinketa lortu zuen BMC Gijonen aurka (22-22). Emaitza honen ondoren, bizkaitarrak postu bat jaitsi dira taulan eta orain hamaikagarrenak dira, azken-aurrekoak.

10. JARDUNALDIA

S. Tenerife 33-26 Alcobendas
BMC Gijon 22-22 BM Zuazo
Porriño 23-26 At. Guardes
Bera Bera 33-23 Malaga
Elx Mustang 33-29 Rocasa KH
Granollers 25-29 Valladolid