Itxi

Beste kirolak

RALLY DAKAR

Alonso bigarrena geratu da Rally Dakarreko zortzigarren etapan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mathieu Serradori frantsesak irabazi du, lau minutuko aldearekin asturiarrarekiko. Carlos Sainzek lider jarraitzen du.

  • Carlos Sainz Dakarren

    Carlos Sainz Dakarren. Argazkia: EFE

Fernando Alonso (Toyota) Rally Dakarreko bere lehenengo garaipena lortzeko oso gertu geratu da, baina azkenean Mathieu Serradori (Century) frantsesak irabazi du, asturiarrarekiko lau minutuko aldea lortu ostean.

Txapelketeako zortzigarren etapa honek 477 kilometro izan ditu eta Wadi Al Dawasiren izan da irteera eta helmuga.

Carlos Sainzek (Mini) lider izaten jarraitzen du, bere aurkari nagusiari, Nasser Al-Attiyahri (Toyota), 6:40ko abantaila ateratzen diolarik. Hala ere, hiru minutu baino gehiago murriztu dizkio gaur bere jarraitzaileak.