Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Muguruzak sufrituta lortu du bigarren txandarako sailkapena

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak 0-6, 6-1, 6-0ko emaitzarekin irabazi du Shelby Rogersen aurka Australiako Irekian jokatu duen lehen txandako partida.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, Rogersen aurkako partidan. Arazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Shelby Rogersen aurka 0-6, 6-1 eta 6-0eko emaitzarekin Australiako Irekiko lehen txandako partidan, eta aurrera egin du urteko lehen Grand Slamean.

Lehen set oso txarra jokatu du Muguruzak, eta 0-6ko emaitzarekin irabazi dio Shelbyk. Bigarren setean, ordea, erreakzionatu egin du Garbiñek, 6 eta 1 nagusituta. Azken setean, 6-0eko emaitzarekin irabazi du Garbiñe Muguruzak, hurrengo txandarako sailkapena lortuz.