Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Eraginik izango al du koronavirusak Tokioko Olinpiar Jokoetan?

Agentziak | Erredakzioa

Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren ustez, jokoak ez dira bertan beher utzi behar, ezta egoitza aldatu ere.

  • Koronabirusak kezka handia eragin du olinpiar jokoen inguruan

    Koronabirusak kezka handia eragin du olinpiar jokoen inguruan. Argazkia: Efe.

Japoniako gobernuak ostiral honetan azpimarratu du Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar jokoen prestaketa lanek "normaltasunez" jarraituko dutela, koronabirusaren arriskua kontuan izan arren, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoa eta Antolaketa Batzordea elkarlanean arituko direla.

"Tokioko Olinpiar Jokoen prestaketek normaltasunez jarraituko dute, koronabirusaren arriskua egon arrean. Batzorde Olinpikoak konfiantza dauka Japonia 'Sars-Co V-2' birusarekin egiten ari den kudeaketan. Batzorde Olinpikoarekin eta Antolaketa Batzordearekin koordinatuko gara", adierazi du Yoshihide Suga, Japoniako gobernuko bozeramaileak, Tokion.

Horrela, Sugak esan du uztailerako eta abuzturako aurreikusita dauden prestaketa lanek aurrera jarraituko dutela, antolatzaileek orain astebete esan bezala.

Hala ere, antolatzaileak neurriak hartzen ari dira, Katsunobu Kato Osasun ministroak aurreikusitako lanak birplanteatzeko eskaera egin ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena