Beste kirolak
Adierazpena
Ehunmila lasterketa, bertan behera
eitb.eus
Korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea ezin dituzte ziurtatu.
-
Mendi lasterketa
Ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak trail eta marimurumendi Marathon lasterketen zuzendaritzako eta antolakuntzako batzordeko kideek, COVID-19 Koronabirusak eragindako egoera sakona aztertu ostean, 2020 edizioko hiru lasterketak bertan behera uztea erabaki dute. Uztailaren 10etik 12ra jokatu behar zen.
Ekitaldi horiek aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahiko izango lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea. Erabaki hau tristura handiz hartu dute, baina beti bezala, lasterketako protagonistengan pentsatuta.
Horregatik, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta Araudia alde batera utziz, izen ematearen %100a itzuliko diete korrikalariei.