Beste kirolak
Atletismo txapelketak
Bolt eta Jamaika, munduko marka berria 4x100eko proban
Erredakzioa
Nesta Carterrek, Michael Fraterrek, Yohan Blakek eta Usain Boltek urrezko domina eskuratu dute.
-
Jamaikako taldea. Argazkia: EFE
Jamaikako taldea nagusitu da Munduko Atletismo Txapelketako 4 errelebuko 100 metroko proban. Nesta Carter, Michael Frater, Yohan Blake eta Usain Boltek nagusitasunez lortu dute urrezko domina eta gainera munduko marka ondu dute 37:04koa eginda.
AEBkoek ezin izan dute proba amaitu azken postan eroriko baten ondorioz. Zilarra Frantziak eskuratu du eta Saint Kitss eta Nevisek brontzea.