Itxi

Beste kirolak

Guerreras Iberdrola Liga

Super Amara Bera Bera eta Zubileta Evolution Zuazo, A Multzoan

eitb.eus

Hurrengo denboraldiko txapelketa irailaren 12an eta 13an hasiko da

  • Guerreras Iberdrola Ligako egutegia

    Guerreras Iberdrola Ligako egutegia

Eskubaloiko 20/21 Guerreras Iberdrola Ligako egutegia zozkatu dute jada Espainiako Federazioan. Hurrengo denboraldia irailaren 12an eta 13an hasiko da eta bertan dauden euskal bi ordezkariak multzo berean daude.

Honako hau da aurreneko jardunaldia:

A Multzoa

Atletico Guardes - Lanzarote Puerto del Carmen

San Jose Obrero Lanzarote - Super Amara Bera Bera

Aula Alimentos de Valladolid - Uneatlantico Pereda

Rincón Fertilidad Málaga - Zubileta Evolution Zuazo

B Multzoa

Salud Tenerife - Elche

Morvedre - Rocasa Gran Canaria

Liberbank Gijon - Conservas Orbe Rubensa Porriño

Adesal Cordoba - KH-7 Granollers

Lehen fasean multzoko talde guztiek guztien kontra jokatuko dute. Sailkapeneko lehen lau postuetako taldeek liga izango dute jokoan bigarren fase batean eta azkeneko laurek ez jaisteko borrokatuko dute beste multzoko kideen kontra.

Fase guztiak bi itzulietara jokatuko  dira eta lau taldek galduko dute maila.