Itxi

Beste kirolak

Tenisa

AEBetako Irekia: Samantha Stosur, finalean nagusi

Erredakzioa

Australiarrak Serena Williams gainditu du (6-2 eta 6-3) eta Grand Slameko bere lehen titulua eskuratu du.

  • Samantha Stosur. Argazkia: EFE

    Samantha Stosur. Argazkia: EFE

Samantha Stosur tenislari australiarrak irabazi du AEBetako Irekia finalean Serena Williams estatubatuarra mendean hartuta (6-2 eta 6-3). Grand slameko aurreneko titulua da Stosurrentzat.

Gizonezkoen finalean Rafa Nadalek eta Novak Djokovicek neurtuko dituzte indarrak (astelehen honetan, hemengo 22:30ean).