Beste kirolak
2011
Bilboko Grand Slameko IV. Maisuen finala aurkeztu dute
Erredakzioa
Munduko txapeldun den Viswanathan Anand indiarra, eta munduko bat zenbakia den Magnus Carlsen norvegiarra izango dira txapelketan, besteak beste.
-
Argazkia: EFE
Xake-taula erraldoi baten gainean egindako partida bizidun batekin aurkeztu dute Bilbo-Sao Pauloko Grand Slameko IV. Maisuen finala 2011. Irailaren 25etik urriaren 11ra izango da txapelketa, eta munduko sei jokalari onenetarikoek hartuko dute parte.
Ekitaldia Leontxo Garcia Xakearen Sari Nazionalak aurkeztu zuen, eta bertan izan ziren Sabin Anuzita Bilboko Udalaren Kirol zinegotzia, Andoni Madariaga txapelketaren koordinatzailea eta Jose Angel Iribiar Athletic Clubeko ordezkaria.
Txapelketa erakargarria izango da oso, munduko xakearen sei jokalaririk onentarikoak arituko baitira. Munduko txapeldun den Viswanathan Anand indiarra, eta munduko bat zenbakia den Magnus Carlsen norvegiarra izango dira txapelketan, besteak beste. BaitaLevon Aronian armeniarra (munduko hiru zenbakia), Hikaru Nakamura estatubatuarra (sei zenbakia), Vasili Ivanchuk ukrainiarra (zazpi zenbakia) eta Paco Vallejo espainiarra (munduko 20 zenbakia).