Itxi

Beste kirolak

Irailaren 19an jokatzekoa zen

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ez da jokatuko, osasun krisiaren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Antolatzaileek adierazi dutenez, "erantzukizunez jokatzeko momentua da (…), gaur egun ez dira gutxieneko baldintzak betetzen eta maratoi erdia ez da 2020an jokatuko".

  • Korrikalariak, lasterketa batean

    Korrikalariak, lasterketa batean. Argazkia: Efe.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, estatu mailan dagoen proba garrantzitsuenetarikoa, ez da aurten jokatuko, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz. Gainera, azken egunetan, positiboen kopuruak gora egin du nabarmen EAEn.

Antolatzaileak 27. edizioa prestatzen ari ziren. Hasiera batean, hasierako data irailaren 19ra atzeratzeko erabakia hartu zuten, ordurako COVID-19a kontrolpean izango zela aurreikusita, baina gaur, abuztuak 7, proba bertan behera uztea erabaki dute.

Ateratako oharrean diotenez, "COVID-19ak ezerezean utzi ditu mundo mailako parte-hartzea izateko genituen proiektuak eta ametsak", baita gizonezkoen eta emakumezkoen lurraldeko txapelketak egiteko zituztenak ere.

"Erantzukizunez jokatzeko momentua da", azpimarratu dute. "Normaltasun berria bestelakoa balitz, lasterketa jokatzeko aukera handia legoke, baina gaur egun ez dira gutxieneko baldintzak betetzen eta maratoi erdia ez da 2020an jokatuko".