Itxi

Beste kirolak

PGA zirkuitua

Dustin Johnsonek irabazi du FedEx Cup txapleketa; Jon Rahm, laugarren

eitb.eus

15 milioi euroko saria izan du estatubatuarrak. Bizkaitarra lau kolpera geratu da eta 3 milioiko saria eman diote.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

AEBko Dustin Jhonson golf-jokalariak erdietsi zuen garaipena PGA zirkuituko FedEx Cup txapelketan eta 15 milioi euroko saria izan zuen. Jon Rahm bizkaitarra laugarren izan zen, lau kolpera.

Johnsonek bere erregulartasunari esker erdietsi zuen garaipena Atlantako East Laken lau egunetan jokatutako lehiaketan. 68ko txartelarekin irabazi itxi zuen lehiaketa munduko sailkapenean agintzen duen jokalariak, eta bigarren eta hirugarren postuetan estatubatuarrak ere diren Xander Schauffele (66) eta Justin Thomas (66) geratu ziren.

Rahmek ere 66 kolperekin itxi zuen azken ibilbidea laugarren postua erdiesteko eta 3 milioi euro lortzeko. Barrikakoak sei kolpera hasi zuen azken jardunaldia; birdie batekin ondo hasi zuen eguna, baina bogey bikoitza batek bertan behera bota zituen bere aukera guztiak.