Itxi

Beste kirolak

Koronabirusagaitik

Gasteizeko Erdi-Maratoia eta San Silvestre, bertan behera

eitb.eus

Osasun egoerak uzten badu eta aldatzen bada hurrengo urtean jokatuko dira bi lasterketak.

  • Hurrengo urtean egingo omen dira

    Hurrengo urtean egingo omen dira

Arabako Atletismoko Federazioak aurtengo Gasteizeko Erdi-Maratoia eta San Silvestre bertan behera geratzen direla iragarri du gaur. Bi lasterketak elkarrelin zortzi mila lagun biltzen dituzte eta koronabirusagatik ez dira aurten jokatuko

Federazioak agiri baten bitartez jakitera eman du erabakia, "Covid-19ko pandemiak sortutako egungo egoera epidemiologikoa ikusita eta parte-hartzaileen eta jendearen segurtasuna ziurtatzea ezinezkoa denez  erabaki hori hartu dugu".

Gasteizeko Erdi-Maratoiaren 43. edizioa abenduaren 19an egin behar zen eta San Silvestreko 38. lasterketa hilaren 31an.

"Lehentasuna pertsonen osasuna da, eta egungo egoerarekin ezin dira jokatu. Hurrengo urtean gauzak aldatzen badira ospatzea espero digu", gehitzen du oharrak.