Beste kirolak
3-6, 6-2, 6-0
Andy Murrayk lortu du Tokioko titulua, Nadal hiru setetan kanporatuta
Erredakzioa
Eskoziako jokalariak hasieran egindako joko txarra atzean utzi eta partidari buelta eman dio joko perfektua eginez.
-
Eskoziako jokalariak Manakorrekoa menderatu zuen hiru setetan. Argazkia: EFE
Andy Murrayk, munduko tenislari onenen zerrendan laugarrenak, irabazi zuen atzo Tokioko ATP 500 Txapelketa, Rafa Nadal 3-6, 6-2 eta 6-0 mendean hartuta, bereziki bigarren setetik aurrera egindako joko sendoari esker.
Nadal, txapelketaren defendatzailea, oso gogor hasi zen Japoniako hiriburuko Ariake estadioko pista zentralean, eta 6-3 irabazi zuen lehen seta. Baina atzera egin beharrean, Murray konfiantza hartuz joan zen eta Dunblaneko tenislariak hainbat puntu lortu zituen jarraian.
Espainiako jokalariak ezin zuen ezer egin Eskoziako tenislariaren aurrean, ez baitzion inolako aukerarik eman. Horrela, 6-2 irabazi zuen bigarren seta, eta hirugarrena, Nadal erabat etsita zegoela, 6-0eko emaitza lortuta.
Murrayk pronostiko guztiak hautsi eta Tokioko Txapelketa eskuratu zuen horrela, Bangkokekoa irabazi eta astebetera.