Itxi

Beste kirolak

Roland Garros 2020

Swiatek poloniarrak Kenin jipoitu du Roland Garroseko finalean

Agentziak | Erredakzioa

Kenin faboritoa bi setetan menderatu du zirkuitu profesionaleko lehen txapelketa irabazteko.

3:12
Inga Swiatek

Iga Swiatek 19 urteko poloniarrak jipoia eman dio Sofia Kenin estatubatuar faboritoari Roland Garros txapelketako finalean. Swiatek 6-4 eta 6-1 gailendu da ordubete eta 21 minututan eta Grand Slameko bere lehen txapelketa irabazi du.

Tenislari gaztea, Rafa Nadalen jarraitzailea, txapelketa handi bat irabazten duen lehen poloniarra da, emakumezkoen zein gizonezkoen zirkuituan.

Horrekin batera, 1992. urtetik Roland Garros irabazi duen tenislaririk gazteena da. Urte hartan Monica Seles gailendu zen. Swiatekek, gainera, ez du setik galdu, eta hori lortu zuen azken jokalaria Chris Evert izan zen, 1974. urtean.

Roland Garros irabazteagatik ia bi milioi dolar poltsikoratuko ditu poloniarrak, orain arte bere ibilbide osoan irabazitakoaren bikoitza.