Beste kirolak
Finala, Aucklanden
Munduko Errugbi Txapelketa: Frantzia eta Zelanda Berria, aurrez aurre
Erredakzioa
Frantziako eta Zelanda Berriko selekzioek Munduko Txapelketako titulua izango dute jokoan. 'All Blacks'-ak etxean jokatuko dute eta faborito argiak dira.
-
Frantziako selekzioa. Argazkia: EFE
Frantziak eta Zelanda Berriak jokatuko dute Munduko Errugbi Txapelketako final handia Auckland hirian (Zelanda Berria). Frantziarrek Gales garaitu zuten finalaurrekoan eta etxeko selekzioak Australia erraz gainditu zuen kolorerik gabeko norgehiagokan.
"Kiwi"-ak dira titulua lortzeko faborito nagusiak, txapelketa osoa zehar onenak izan direla erakutsi baitute Zelanda Berriko selekzioko jokalariek. Gainera, etxean jokatzean zaleen beroa izango dute beltzek. Frantziak joko ona baino, aurrera egiteko gogoak eta grina erakutsi ditu. "Oilarrek" ezustekoa ematea izango dute helburu Aucklanden, Imanol Harinordoquy euskaldunaren gidaritzapean.
Hirugarren eta laugarren postuak lortzeko lehian, Australia eta Gales arituko dira nor baino nor. Bi selekzioek maila bikaina erakutsi dute Munduko Txapelketan eta partida ederra espero da.