Itxi

Beste kirolak

Aucklanden

Munduko Errugbi Txapelketa: Australiak hirugarren postua eskuratu du

Erredakzioa

'Wallabie'ek 18-21 gainditu dute Gales emozioz betetako partidan. 'Dragoiak' markagailuan goitik joan dira atsedenaldira, baina bigarren zatian australiarrek emaitza irauli dute.

  • Australia, hirugarren Munduko Txapelketan. Argazkia: EFE

    Australia, hirugarren Munduko Txapelketan. Argazkia: EFE

Australiako errugbi selekzioak eskuratu du Munduko Txapelketako hirugarren postua. Australiarrek 18-21 gainditu dute Gales partida desorekatu batean. Horiek aurrea hartu dute markagailuan, baina ‘Dragoiek’ emaitza irauli dute atsedenaldirako. Bigarren zatian “Wallabiek” erakustaldia eman dute eta garaipena Australiarentzat izan da.

1987. urtean lortutako hirugarren postua errepikatzen saiatu dira Galeseko gizonak, baina Australiak sendotasun harrigarria erakutsi du bigarren zatian eta Warren Gatlanden mutilen erreakzioa berandu heldu da.